We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Managaitz​/​Flyshit LP

by Managaitz

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
Izaki aspertuak bere errutinatik ihes, berriz etxeratu arte Distantzia sendagai badela sinesten dute. Errugabe direlakoan oportunisten mesede. Norena izan da gonbidapena? Liseriketa azkarreko argazki sorta ederra, ura gerritik behera Lamien kantuak, kartoizko dekoratuak. Bulegoetan asmatutako dantza prefabrikatuak Norena izan da gonbidapena? Izaki aspertuak bere errutinatik ihes. Harrera nor egiten dien ardurarik hartu gabe Bisitari lotsagabea, norentzat da aberasgarria bidaiatzea?
2.
Garaia iritsiko da, etorkizunean baino, iragana izango duguna soinean. Atzean utzi dugunaz arro egotea komeni behar zaigu. Gureak zerbaiterako balio izan duela sinetsi nahi badugu. Hala ere, ez ahantzi nitaz!! Eta ez, ez ahantzi nitaz!! Pisurik ba al dute gure ekintzek? Aztarnarik utzi ahal dugu? Hala ere, ez ahantzi nitaz!! Pausuen gainetik, bide bakarrean? Eta ez, ez ahantzi nitaz!! Aldatu al da zerbait? Egin al dugu zerbait? Hala ere, ez ahantzi nitaz!! Haizerik ezean, gorputzak herdoildu arte? Eta ez, ez ahantzi nitaz!! Orain herdoila al naiz, Herdoila naiz? Ez!! Ez ahantzi nitaz! Ez ahantzi!!
3.
Ezin dugu 02:08
Ezin dugu, baso eta belardietan oinutsik paseatzen ibili. Badaude gauza batzuk irauli behar direnak Ezin dugu, beti normal jantzi, arreta deitu gabe kalean ibili. Ezin dugu asteburuan gertatuko denaren esperantzan egon. Galtzaile izaera markatu ziguten, sutan azalean. Etorriko da azala erauziko digun hori noizbait. Saiatu eta frakasatu, eta berriro saiatuko zara. Baina hurrena, hobeto frakasatuz. Ezin dugu, baso eta belardietan oinutsi paseatzen ibili. Badaude gauza batzuk irauli behar direnak Ezin dugu derrota batetik bestera jauzika ibili. Badaude gauza batzuk garaipena dakartena. Akatsik handienek hazten gaituzte, mugak ez ikusteak ditu abantailak. Derrotek hausporik kendu ez dezaten, zure eskuetan dagoela sinestu! Izan nahi ez duzunaren kopia batean bilakatu nahi al duzu? Aldarrika itzazu zure akatsak Erre gaitezen gure ametsetan, Sugarra mantentzeak nortasun bat eraikiko digulako!
4.
Nahi dutena esaten dute. Nahi dutena izatera behartzen gaituzte! Lerro zuzena mantendu nahiean. Beldurra da beraien indarra. Isila bakartia eta iluna. Etsai ikusezinak ez dizu utziko. Beraiek haiek heltzen dizute Atzetik bakarrik eta goibel zaudela Itsu daudenak, begiak irekitzeko beldur direnak, espiralaren gailurra, ukitu ta ezinda. Ezina eta egonaren zurrunbiloak janda, espiralaren gailurra ukitu ta ezinda. Beldurtzen gaituzte armairutan gordeta. Nondik jo behar dugun jakinda baina ahulduta. Zein garen eta nora goazen ahaztuta. Monogamiaren besoetan, abandonatuta. Monogamiaren besoetan galduta. Hala dira istorio abestutan. Azaltzen dute istorio abestutan
5.
Txikia da mundua patrikan sar badaiteke hitz eta klik etengabe. Itzalak luzeak dira, iluna merkatua, aberatsek zerbait doain eman badizute ere. Besteengandik ezberdina zinelakoan estadistika finenek igarri dute joera. Ateak ireki parez pare, intimitatea borondatez oparitu zaie Itxuraren aroa ondo baliatu dute, irentsi dezakezuna baino gehiago jaten Gorde behar zenukena botatzearen truke. Badakite (zein) izango den hurrengo atxilotua. Bihar erosiko duzun urrutiko produktua. Ateak ireki parez pare, intimitatea borondatez oparitu zaie. Liburu zaharrek asmatu zuten arren, kamera gabe ere begira daude.
6.
Gustatuko litzaiguke, egiten duguna zerbaiterako balio izatea. Eta ezin azaletik kendu, gure buruaren propaganda baino ez izatearen sentsazioa!! Eta zergatik? Zergatik? Kopiatzen ditugu gure pausuak? Geroz eta erosoago, geroz eta trinkoago, zeren esperoan? Zeren zain? Norberarengan ez sinisteak gure guruari egin diezaiokegun genozidiorik handiena izan daiteke!! Mugak ez ikusteak baditu abantailak, ezberdinak izan daitezken jarrerak aldarrikatuz. Ausartu zaitez, eragin buruari.

about

Hemen dituzue Flyshit (flyshit.bandcamp.com) taldearekin elkarbanatutako LPan aterako diren Managaitzen abestiak. Lagun izoztuak grabatua distalegreko lokaletan eta Lolok nahastua (corsariosestudios.bandcamp.com). Mila esker Flyshit-eko lagunei, hau dena aurrera ateratzen lagundu dezuenoi eta noski egunerokotasunean gurekin zaudetenoi. DIY!!!
Iosu, Ander, Jorge, Andrea eta Izotz

Aqui teneis las canciones de Managaitz que apareceran en el LP compatido con Flyshit (flyshit.bandcamp.com). Grabado por lagun izoztua en distalegre y mezclado por Lolo (corsariosestudios.bandcamp.com). Gracias a nuestros amigos de Flyshit, a la gente que nos ha ayudado en sacar esto adelante y como no, a lxs que dia a dia estan con nosotrxs. DIY!!
Iosu, Ander, Jorge, Andrea e Izotz

credits

released April 24, 2019

license

tags

about

managaitz Zarautz, Spain

KONTZERTUAK
******************

contact / help

Contact managaitz

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Managaitz/Flyshit LP, you may also like: