managaitz s​/​t 2015

by managaitz

/
  • Streaming + Download

     

1.
02:07
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
02:02

about

Managaitz, 2011ko urte bukaeran sortu genuen taldea da. Zarata barruan beste ‘estilo’ bat jorratu nahiean hasi zen gure buruan ideia sortzen. Pixkanaka taldeari forma ematen hasi ginen eta azkenean horrela gelditu zen, bi kitarra, baxua, bateria eta bi ahots. Bertako partaideak beste proiektu askotan egon gara musikaren munduan nahastuak, Diskoiraa, Metralleta, Erantzun, Mor-more, Zulo, Ernia……

Hardcore punk-a egiten dugu kutsu melódiko batekin, abestiak nahiko melodikoak dira eta ahotsa ere bai, nahiz eta zati batzuetan indarrez sartu. Gure letretan gure inguruan gertatzen edo ikusten duguna isladatzen saiatzen gara, beti ere polítika edo salaketa ahaztu gabe.

Proiektu berri honek ere ZarataZarautzeko beste taldeen ildoa jarraitzen du, DIY edo zu zeuk egin filosofian oinarrituta. Gurea guk egiten, manager edo putrerik gabe, gu grabatzen, gu editatzen… Zirkuito komertzialetik at.

///////////////////////////////////////////////////////////////////

Bi ahotsetara eginiko hardcore punk melodikoa jorratzen du taldeak eta laster 8 abestiz osaturiko CD bat kaleratuko badute ere, iada 4 abesti hauez gozatzeko aukera duzue.

Baina biniloak entzuteko aukerarik ez baduzue lasai, hemen klik eginaz diska jeitsi dezakezue.

www.zaratazarautz.net/Deskargak/Managaitz%20-%20EP.zip

////////////////////////////////////////////////////////////////////////

GURE KD BERRRIA IADA KALEAN DA, 5 EUSKOREN TRUKE LORTU DEZAKEZU GURE KONTZERTUTAN EDO zaratazarautz@arraio.net-EN.
ZARATAZARAUTZEKO BLOGETIK DOAN JESTEKO:

www.zaratazarautz.net/Deskargak/Managaitz%20-%20st.zip

credits

released April 2, 2016

tags

license

about

managaitz Zarautz, Spain

KONTZERTUAK
******************

contact / help

Contact managaitz

Streaming and
Download help

Track Name: Beldurrik ez
Ausardia ikusi nahi dut, mundua aldatuko duela ikusi nahi dut. Egingo duenaz harro egongo da, konplexuak alboratuko ditu. Eta ez zaitut nahi negarrez ikusi.
Eta mundua aldatu dezakezu, eta mundua aldatu dezakegu. Gauza handirik gabe txikitasunetik, bide zailenetik fruituak lortuz. Eta agian nahastuko da eta horregatik barre egingo duzu.
Edo haserretuko zara, baliteke lotsatzea... baina ez lehenago saiatu gabe. Orain bai, emakume hau ezagutzen dut. Hemen bostekoa nahi duzunerako.
Track Name: Mila kilometro
Berriro ere esnatu naiz, susto handia barruan, albo batera begira zure hutsunea nabari da. Denbora pasa da eraman zintuztela, egun horretaz gogoratzen naiz askotan.
1000 kilometro hilean behin ikusteko, dirutza utziz bixita bakoitzeko. Errepideko orduak amaigabeak dira. Zure irrifarreak merezi du esfortzua!
Urteak luzeak dira egutegiari begira arkatzarekin egunak ezabatzen ditudanean. Denbora pasa da eraman zintuztela, egun horretaz gogoratzen naiz askotan.
Begiak itxita zure argazkia laztantzean, zure eskua dela gustatzen zait pentsatzea. Begiak itxita zure argazkia laztantzean, zu hemen zaudela gustatzen zait pentsatzea!!
Track Name: Hodi katodikoa
Denek dakite jatorria paper batzuetan zegoela, dagoela, paper batzuetan! Antzerki obra batean, gidoi batean, idazlea bere bakardadean... Sortutako lerroetan, dialogoetan, egoeretan!!
Hala izan da elektronikaren tirania ezarri den arte. Orain jende gehienak hodi katodikoetan bidaltzen ditu! Sortutako lerroetan, dialogoetan, egoeretan!!
Track Name: Bidezidor batetik
Hutsuneak gero eta dosi handiagoz betez. Arnas bakoitzeko ahazten nahiz nere beldurrez. Utzikeriaren garaipena ospatzeko modu bat baino gehiago ezagutzen ditut eta, nire antzeko zerbait utziko dizuet nire ordez.
Hemendikan behingoz alde egiteko gogoa, hankak mugitu gabe zuen artetik banoa.
Ez naiz joango baina ez nauze aurkituko, bidezidor batetik ihes egin dudalako.
Track Name: Ikurrez josita
Urteak aurrera doazen heinean, orduan ohartzen gara. Betiko ezagunak kalean, aldamenetik pasatzean. Denbora azkar pasatzen dela eta zu atzean gelditu zara. Nola leike edade horrekin berdin berdin jarraitzea?
Lehen urtetako gaztetasuna, bihotzian bizirik dago. Pertsona normalen moldea, ez nago prest jarraitzeko. Bide bat marraztu didate, nahi duten bezela izateko. Barruan dudan errebelde horri falta zaio kadukatzeko!!
Ikurrez josita daukat bidea, nondik joan behar dudan markatuta. Lana, ezkontza eta hipoteka. Gizarte honen munduari lotuta.
Bide bat marraztu didate, nahi duten bezela izateko. Barruan dudan errebelde horri falta zaio kadukatzeko!!
Track Name: Bizitzea erabaki nuen
guneroko 8 orduak 4 paretetan giltzaperatua? Besteen gainetik egon beharra, bizitza aurrera eraman ahal izateko?
Amesgaiztotik esnatu eta bizitzea erabaki nuen! Gailurreraino iristean bertigoak ez zuen existitzen! Ikasketarik hoberenak besteen gainetik egon ahal izateko!
Nere denbora lapurtu zidaten, nere bizitza beraiena zen. Egun batean esnatu eta bizitzea erabaki nuen!!
Track Name: Etxerako bidea
Gu odoleztatzen izua zabaltzen, arma traketsekin demokraten izenean. Beraien lana zelatatzea, xox apur batzuengatik gu saltzea.
Guk bidea margotzen jarraituko dugu. Aurrera bidean, nahi dugun bidean!
Izen ezberdina izan arren, ideia ezberdinak margotu arren, igonarantziaren inteligentzi militarra! Arazoak ezabatzeko panpinak!
Guk bidea margotzen jarraituko dugu. Aurrera bidean, nahi dugun bidean!
Track Name: kuokuola
Porrekin jo gaituzue, pilotekin tirokatu, zuen gasekin intoxikatu. Atxilotu, torturatu, humilatu, mehatxatu, iraindu... eta zapaldu! Hori dena egin duzue, guk burua jeisteko eta hala ere ez dugu egin!!!
Eta ez dugu egingo, ez gara 300, ezta 2000, gehiago gara! zifra bat baino gehiago, bihotz iraultzaileak gara!! Zuen grafikan zenbaki bat soilik gara!!
Haserre gaude, zapalduak gara, gure izerdiaz aberastuak!! Zuen mundua pikutara doa eta guk ez dugu altxatuko! Zuen mundua lurpera doa eta guk ez dugu altxatuko!
Ongi etorri zuen amesgaiztora, zuen baloreak lurperatzera goaz. Ongi etorri zuen amesgaiztora, arnas berri bat ernaltzera goaz!